MTB IBILBIDEAK

Mendiko bizikleta modu seguruan eta beste jarduerekin harmonian egiteko helburua duten aire zabaleko ibilbideak dira. Mota eta maila guztietako erabiltzaileei zuzendutako seinaleztatuta bideak izanik, hasiberri zein adituek erabil ditzakete paisaiaz, naturaz eta ingurune kulturalaz gozatu bitartean.

Motordun ibilgailuentzako bideetatik aldentzen dira, eta asfaltatutako eta norabide bikoitzeko errepideak ahalik eta gutxien erabiltzen dituzte. Ibilbidearen zailtasun maila koloreen kodearen araberakoa da, eta mapetan eta bideko seinaleetan adierazita dago.

Gehienak aurretik sortutako bideak dira. Luzera askotakoak izan daitezke, eta altura jakin batera heldu nahi duten edo kilometroak egin nahi dituzten txirrindularientzako paisaia ibilbideak dira gehienak.

Merkatuaren joera berriek dibertsioa helburu duten txirrindularientzako ibilbide berrien sorkuntza eragin dute, igoera errazagoak eta jaitsiera luze eta dibertigarriak dituztenak.

Onena bi mota horietako bideak uztartzea da: igoeretarako aurretik sortuta zeuden bideak aprobetxatu eta jaitsieretarako ezaugarri zehatzak dituzten berriak eraiki.

BTT ZENTROAK

100 km baino gehigo dituzten eta eremu geografiko berean kokatzen diren balizatutako eta mailaren arabera sailkatutako ibilbide multzoak dira.

BTT TRABESIAK

Seinaleen ordez teknologia berriak erabiltzen dituzten ibilbide multzoak dira, erabiltzaileak, Track-ak deskargatuta eta GPSaren bidez, nahi bezala ibil daitezke bertan.

Ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzte: ibilbide multzoaren mapa, bideei buruzko informazio teknikoa, bizikletak garbitzeko gunea, bizikletentzako aparkalekua, konponketak egiteko lekua, aldagelak, komunak eta dutxak.
Batak zein besteak, hainbat FUNTZIO SOZIAL betetzen dituzte:

                                                                               ▪ Kirolaren sustapena naturarekin harremanetan
                                                                               ▪ Barneko inguruneen garapen iraunkorra
                                                                               ▪ Turismo eredu berrien hazkundea
                                                                               ▪ Ekonomia jasangarria

Gisako proiektu bat diseinatzerako orduan, BTT Ibilbideak hasten diren lekuan Bike Park intalakuntzak gehitzeko joera dago, jendea biltzen den guneetan jarduera lasaiagoak egiteko aukera eskaintzeko.

Garatu zure bike parka zure hirian edo udalerrian

Scroll to Top
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad