Hegoi Ado naiz eta hogei urte baino gehiago daramatzat Bike Park eta Pump Track instalakuntzak eraikitzen eta MTB formakuntza eskaintzen.

Erabiltzaileen beharretara egokitutako proiektuak garatzen ditut, gizarteko joera berriei erantzuten dieten azpiegituren sarea osatzeko.

Bikerra naiz bokazioz, eta Euskal Herrian dugun hutsuneari erantzunez, instalakuntzen sustatzaile lanetan ari naiz, bizikleta maite dutenek kirolaz gozatzeko eta hobetzeko baliabideak eduki ditzaten beren hiri eta herrietatik hurbil. 

Kirol honen bidez hazteko eta garatzeko zortea izan dut, eskura jarri zizkidaten baliabideei esker.

Etxeko lorategian Bike Park bat eraiki nuen , eta gogor egin nuen lan malda eta kurba perfektuen bila, haietan hegan egiten ikasteko.

Proba-errore metodoaren bidez ikastea gogorra eta arriskutsua da, despiste txiki bakoitza garesti ordaintzen baita.

Heldu da belaunaldi berriei aukera berriak eskaintzeko unea!

Scroll to Top
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad