Hiriguneetatik gertu edo mendian eraikitzen diren kirol-instalazioak dira, herritarrei aire zabaleko jarduerak egiteko aukera berriak eskaintzeko.
Hainbat modalitate hartzen dituzte: BMX, XC, Enduro, Jaitsiera…
Balio anitzeko zirkuituak dira, ibiltzen ikasten ari diren haurrek zein teknika hobetzea helburu duten profesionalek aprobetxatu ditzakete, eta ikastaroak eta lehiaketak antolatzeko aukera eskaintzen dute.
Haurren segurtasuna erabat bermatuta dago, eta mendi ibilbideetan sartu aurretik teknika eta kontrola lortzeko zirkuitu egokiak dira.
Helduak segurtasun osoz ibili daitezke, eta kirola egiteko denbora gutxi izan arren, erraz heltzen dira bertara.
Erabiltzaile profesionalen kasuan, instalazio ezin hobeak dira goi-mailako entrenamenduak eta lehiaketak egiteko, eta eskolek ere etekina ateratzen diete, jarduerak garatzeko eta sustatzeko baliatzen dituztelako.