Ondulazioak eta peralteak dituzten asfaltozko zirkuitu borobilak dira, txirrindularien gidatze teknika hobetzeko aproposak.
Maila, adin eta modalitate ororen topaleku dira, hala nola, BMX, SKATE, ROLLER, PATINETE…
Hiriguneetan eta Bike Parketan eraikitzen dira, eta asfaltuzko akaberak, erabilera errazteaz gain, instalakuntzen mantentze-lanak sinplifikatzen ditu. Horrek, era berean, epe labur zein ertainean zirkuituak hobetzen eta hazten jarraitzen laguntzen du.
Adin guztietako erabiltzaileei eta eskolei zuzenduta daude, eta ekitaldiak antolatzeko zein sektoreko profesionalen entrenamendurako balio dute.
Pump Track bakoitza bakarra da, kokalekuaren eta bertan egingo diren jardueren arabera diseinatu baita.